XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txoferrak esan zion: - ¡A, Txirrita, zer ote da zartzea!.

Ta Txirritak: - Bizi bazera probatuko dezu.

Ez probatzea-obe.

Amaika bada orregatik pena duala gazterik illa....

Eta ori esanaz, automobillean sartu ta joan ziran Goizueta aldera.

Goizueta-ra allegatu ta amaiketakoan, Loyarte-renean ain zuzen ere, gazta mina artu zuen.

Bai pozik jan ere.

Jan da gero, altxatzean, ala esan zuen: Oraintxe nere eun da berrogei ta amar kiloak bapo jarri dituk orregatik....

Bearbada oyek izan ziran bere azkeneko itzak.

Ori esan ta kanpora abiatu ziran bertso-sayoa asteko.

Loyarte-etxetik irten ta plazara zijoazela, Txirrita bide bazterrean zegoan arrizko alki batean exeri zan.

Orduan konturatu ziran lagunak zerbait bazuela.

Atakearen asiera zan.

(l) Onela kontatu zidaten Goizuetan ori ikusi zutenak. Txirritaren illobak bestela kontatu zidan: Lengo itz oyek esatean, tabernan bertan, lagunak ikusi omen zuten erortzera zijoala ta eldu egin zioten, bestela lurrera baitzijoan.

Don Pedro Diez de Ulzurrun jauna garai artan Goizuetan zegoen apaiz, ta alako batean bat-edo bat korrika etorri zitzayon, etortzeko ta etortzeko esanaz, bertsolari bat gaizkitu zala ta etortzeko aguro.